XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Illegorri.- (atea idekiz) Emen nauk.

- Ze bear duk.

- Ez nauk beldur.

Begibeltz.- (ezti-eztia) Alaba diat mendian eroria.

- Ezagutzarik ez du.

- Azkenetan diat.

Illegorri.- Gezurra.

- Gezur zikina.

- Alaba duk, orain ere, ezpainetan?.

- Mintzo adi gizonak bezala.

- Etzakala gure artean alabarik eman.

Begibeltz.- Behorketarat joana zen gauaz....

Illegorri.- Zuek laxatutako behorrak!.

Begibeltz.- Ez ditugu guk laxatu....

Illegorri.- Eta orain ze bear? Ene burua?.

Begibeltz.- Ire laguntza.

Illegorri.- Behorketan ibiltzeko? Oa emendik, atso zahar gezurtia!....

Begibeltz.- Ez ire burua ito arte (Lotzen dire borrokan, gauaz, urrundik behorren arrabots eta irrintziak aditzen direla).

Begibeltz-ek joko Illegorri xispakin buruan.

(Ua lurrerat erortzen).

Begibeltz.- Ago! Ago ortxet! Ito adi! Hil adi! Leher adi! Berdin nauk...

- Ez! Ez adi ito... Ez adi hil! Iltzale nauk! Iltzale aiz, Begibeltz!.

(Lotzen da negarrez) Illegorri! Ez diat bizitzerik merezi.

Ez-eta bear.

Ez-eta nahi... Bai! Bizi nahi diat.

Alaba behar diat bizi arazi.

(Xolako atetik, eztiki) Ago Maialen! Eldu naiz kusian.

Ago hol-hola, gaixoa.

Berala heldu naiz (Badoa).

Illegorri.- (Burua altxatuz) Ez nauk il ba!.

Maialen.- Behorrak! Behorrak eldu! Geldi behorrak! Illegorri-k illen gaitu!.

Illegorri.- Etzen gezurra?... Egia zen?... Amildua zen?....

Maialen.- (Goxoki) Hola behorrak, ola! Eldu zaizte, eldu, nere eskutarat eztiki.

Aita Xabier-ek zaituzte bildu.

Aita Xabier....

Illegorri.- Urbiltzen ba naiz, ikusten ba nau, izituko da.

Obe nuke, arrastaka, nere xolan sartu...(Abiatzen da).

(Mari-Gaizto ageriko da gero).

(Eta dantzan ari delarik oialak etxiko).

Lehen zatiak amaia